Gaston Tome 10 - Album

Edition en basque

Note moyenne 
André Franquin 1924an jaio zen Etterberken (Belgikan). Marrazkiak haurt-zarotik izan zuen garrantzia berarengan. 1944an frantses hizkuntzako komikigintzan... Lire la suite
10,00 € Neuf
Définitivement indisponible
En librairie

Résumé

André Franquin 1924an jaio zen Etterberken (Belgikan). Marrazkiak haurt-zarotik izan zuen garrantzia berarengan. 1944an frantses hizkuntzako komikigintzan oinarri den Dupuis argita-letxearentzako lanean hasten da bere lagun Morrisek (Lucky Luken egileak) sartuta. 1947an "Spirou" pertsonaia berrartu eta "Tankea" eta "Etxe prefabrikatuak" sortzen ditu. Aldi berean, hainbat aldizkarirentzako marrazten du.
1949 ostean "Spirou eta Fantasio" hartuko ditu bere esku, aldi berean, SPIROU aldizkariko hainbat irudi eta testu egiten hasten da. Spirouren mun-dua handitzen du pertsonaia bikainei esker : "Champignak kondea", "Marsupilami" ezagunak 1952an, "Sécotine kazetaria", "Zantafio eta Zorglub" eta beste hainbat. 1955 eta 1959 artean "Modesto eta Ponpon"en ardura izan zuen Franquinek, TINTIN aldizkarirako.
1957an erredakzioko orrialdeak animatzearren "lanik gabeko heroia" azaltzen da, André Franquinek berak sortua eta marraztua eta Yvan Delportek emandako nortasun eta izenarekin : Gaston, lagun zoritxartsu baten omenez. Lagaffe abizena bera ere hitz joko hor-retatik jaioa da, gaffe-k balbetsu edo zoritxartsu esan nahi du frantsesez. Super-heroien garaian deus ere gertatzen ez zaion pertsonaia jaiotzen da.
Hasiera batean leku txikia izango du SPIROU aldizkarian. Erredakzioan nahaste-borrasteak besterik ez ditu eragiten mutikoak. Baina arrakasta ukaezina da. Gaston, berez, ez zen komiki izateko jaio. Sail gisa hasi zen. Franquinek Ian gehiegi golkoan eta hainbat pertsonai eta istorio alboratzen ditu. 1968an "Spirou" utzi eta Fournierren esku utzi zuen, marrazkilari bretoia. Ostean hainbat proiektu berritan sartzen da : "Marsupilami"ren banakako saila eta "Tifou" telebistarako saila besteak beste.
1997an hil zen Franquin. Honakoan hanka-sartzez jositako mutiko atsegin baten kondairak aurkezten dizkizuegu...

Caractéristiques

  • Date de parution
    01/02/2007
  • Editeur
  • ISBN
    978-2-914855-39-6
  • EAN
    9782914855396
  • Format
    Album
  • Présentation
    Relié
  • Nb. de pages
    46 pages
  • Poids
    0.315 Kg
  • Dimensions
    21,5 cm × 30,0 cm × 1,0 cm

Avis libraires et clients

Avis audio

Écoutez ce qu'en disent nos libraires !

Du même auteur

Derniers produits consultés